- 1.- Gurutze Santuaren seinalearengatik gure etsaietatik libra gaitzazu gure Jaun eta Jainkoa. +Aitaren, eta Semearen eta Espiritu santuaren izenean. Amen.
- 2.- Jesukristo nire Jauna, Jainko eta gizon egiazko, nire Egile, Aita eta Salbatzaile hori, zarena zarelako neurri gabe ona eta gauza guztiak baino maiteago zaitudalako, damu dut bihotz- bihotzez, damu dut zu nahigabetua eta infernuko oinazeetan zigortu nazakezulako. Zure Jainko graziaz lagunduta asmo sendoa hartzen dut berriz ere bekaturik ez egiteko, aitortu eta bekatuen ordaina betetzeko. Amen.
- 3.- Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.
4.- GERTAKARIA ESAN ETA GURE AITA 1 ETA 10 AVE MARIA ERREZATU ETA AINTZA BAT eta Graziasko eta Errukizko Ama, zaindu eta libra jaitzazu infernutik, orain eta gure heriotzeko orduan. Amen.
Pozezko Gertakariak (astelehenean eta larunbatean)
- Jaungoikoaren Semea gizon egitea.
- Andre Mariak bere lehengusinari egindako ikustaldia.
- Jainko Semearen jaiotza.
- Andre Maria bere Seme Jesusekin elizan sartzea.
- Jesus Haurra galdu eta elizan aurkitua.
Argizko Gertakariak (ostegunetan)
- Jaunaren bataioa Jordanen.
- Kanako ezteiak.
- Jaungoikoaren Erregetzaren Iragarpena.
- Jaunaren Antzaldatzea.
- Eukaristiaren eraketa.
Oinazezko Gertakariak (asteartetan eta ostiraletan)
- Jaunaren otoitza Getsemaniko beratzean.
- Jesus zigortua.
- Jesus aranrzez koroatua,
- Jesusek Gurutzea eraman zuenekoa.
- Jesusen heriotza gurutzean.
Aintzazko Gertakariak (azteazkenetan eta igandetan)
- Jesusen piztuera.
- Jaunaren zerura igotzea.
- Espiritu Santuaren etorrera.
- Andra Maria zeruetara jasoa.
- Andre Maria zeru-lurreko Erregina.
LETANIAK
- Jauna, erruki zakizkiguKristo, erruki zakizkiguJauna, erruki zakizkiguKristo, entzun gaitzazuKristo, adi gaitzazuZeruko Aita Jaungoikoa, erruki gutazJaungoikoaren Semea, gizonen Eroslea, erruki gutazEspiritu Santu Jaungoikoa, erruki gutazHirutasun Santua, Jainko bakarra, erruki gutazAndre Maria, otoitz gure aldeJaungoikoaren Ama Santua, otoitz gure aldeBirjinen Birjina Santua, otoitz gure aldeJesukristoren Ama, otoitz gure aldeElizaren Ama, otoitz gure aldeJaungoikozko graziaren Ama, otoitz gure aldeAma txit garbia, otoitz gure aldeAma errugabea, otoitz gure aldeAma kutsugabea, otoitz gure aldeAma orbangabea, otoitz gure aldeAma sortzez garbia, otoitz gure aldeAma maitagarria, otoitz gure aldeAma miragarria, otoitz gure aldeIrakatsi oneko Ama, otoitz gure aldeEgilearen Ama, otoitz gure aldeEroslearen Ama, otoitz gure aldeBirjina txit begiratua, otoitz gure aldeBirjina gurgarria, otoitz gure aldeBirjina goragarria, otoitz gure aldeBirjina indartsua, otoitz gure aldeBirjina errukitsua, otoitz gure aldeBirjina zintzoa, otoitz gure aldeZuzentasun ispilua, otoitz gure aldeJakinduriaren jarlekua, otoitz gure aldeGure pozaren iturria, otoitz gure aldeOntzi zerutarra, otoitz gure aldeOntzi omengarria, otoitz gure aldeEraspen ontzi ospetsua, otoitz gure aldeArrosa miragarria, otoitz gure aldeDaviden dorrea, otoitz gure aldeMarfilezko dorrea, otoitz gure aldeUrrezko etxea, otoitz gure aldeItun Berriko Kutxa, otoitz gure aldeZeruko atea, otoitz gure aldeGoizeko izarra, otoitz gure aldeGaixoen osasuna, otoitz gure aldeBekatarien babesa, otoitz gure aldeAtsekabetuen aringarria, otoitz gure aldeKristauen laguntza, otoitz gure aldeAingeruen Erregina, otoitz gure aldePatriarken Erregina, otoitz gure aldeProfeten Erregina, otoitz gure aldeApostoluen Erregina, otoitz gure aldeMartirien Erregina, otoitz gure aldeAitorleen Erregina, otoitz gure aldeBirjinen Erregina, otoitz gure aldeSantu guztien Erregina, otoitz gure aldeJatorrizko errugabe sortutako Erregina, otoitz gure aldeZeruetara jasotako Erregina, otoitz gure aldeArrosario Santuaren Erregina, otoitz gure aldeFamiliaren Erregina, otoitz gure aldeBakearen Erregina, otoitz gure aldeJaungoikoaren Bildotsa, gizonen bekatuak kentzen dituzunaBarka iezaguzu, Jauna.Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatuaAdi iezaguzu, Jauna.Jaungoikoaren Bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatuaErruki gutaz, Jauna.
Zure babesera gatoz, Jaungoikoaren Ama Santu horrek. Entzun gure eskaria estutasun eta larrialdeietan eta libra gaitzazu arrisku guztietatik, Birjiña aintzatsu eta dohatsu horrek.
Ototz egizu gure alde, Jaungoikoaren Ama Santu horrek, Jesukristo gure jaunaren aginduak irabaz ditzagun.
Egin dezagun otoitz: Isur ezazu, arren Juan, gure bihotzetan zure grazia, Jesukristo zure Semearen Gizakundea, Aingeruak esanez, ezagutu genuenok, Haren Nekaldi eta Heriotzaren bitartez, aintzazko piztuerara heldu gaitezen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina